Gida-baimenak

Motorra gidatu ahal izateko 3 baimen ezberdin daude, eta ziklomotoreentzako beste bat:

AM: 15+ Urte

A1: 16+ Urte

A2: 18+ Urte

A: A2+2 Urte

AM Baimena

15 urte soilik behar dira baina bakarrik 50cc-ko ziklomotoreak erabili daitezke honekin. Proba praktiko eta azterketa teoriko bat gainditu behar dira lortzeko. Azterketa teorikoa 20 galdera 3 erantzun posibleekin bakoitzean ditu eta bakarrik 2 akats izan ditzakezu.

Proba praktikoa ziklomotorearekin egin behar den zirkuitu txiki bat da. Bi gurpileko ibilgailuak bakarrik 2 maniobra gainditu behar dituzte, lehenengoan bi zuzen artean pasatu behar da ziklomotorearekin. Bigarrenean 5 konoekin zig-zag bat abiadura motel eta eremu estu batean egin behar da.

A1 Baimena

Orain bai, baimen honi esker 125cc ko 0,1 kW/Kg erlazio eta 11kw potentzia maximoko motorra izan dezakezu. Azterketa teorikoa B kotxeren berdina da, 30 galdera dituen test bat non 3 akats egin daitezke gehienez. Gainera beste azterketa bat 20 galderekin eta 2 akats gehienez, motorren espezifikoa, egin behar izango duzu.

Proba praktikoa pixka bat komplikatuagoa da eta bi zatitan bananduta dago. Lehenengoa kaleko proba praktiko arrunta da eta bigarrena bi zirkuitu praktikoak dira. Lehenengo zirkuitua AM-ren berdina da, bestean zig-zag bat abiadura moderatu batean (C), oztopo bat sahiestu (D) eta emergentziako balazta bat (F) egin behar dira.

B kotxeko baimena 3 urtez izanez gero A1 lortuko duzu automatikoki. A1 baimena izatean B-ren azterketa teorikoa ez da egin behar eta AM baimena lortuko duzu.

A2 Baimena

Baimen hau aurrekoaren berdina da, baina honekin 0.2 kW/Kg erlazio eta 35kW-eko potentzia maximoko motorrak gida ditzakezu. Hori bai 18 urte gutxienez izan beharko dituzu eta proba praktikoak potentzia hori daukan motorrarekin egin behar izango dituzu.

A2 baimena izatean A1 eta AM baimena lortuko dituzu.

A Baimena

Baimen honekin denetako motorrak gida ditzakezu, A2 lortu ondoren eta 2 urte pasatutakoan lortuko duzu (Beraz adin minimoa 20 urte da).

Aholkuak

Baimena ateratzeko frogak zailak direla pentsatzea normala da, baina benetan oso errazak dira. Hala here aholku hauek emango dizuegu:

  1. Azterketa teorikoa ondo egiteko gauza bakar bat egin behar da: Ehunka test-ak egitea. Hau da gainditzeko metodorik hoberena.
  2. Arropa egokia eraman: Motorran ibiltzeko arropa erresistentea kolore distiratsuekin (Berde fosforeszentea adibidez) Horrela monitoreak serio zabiltza jakingo du.
  3. Atzeko gurpilaren balazta indarrekin erabili: Motorra egonkortasunean hartuko dituelako zig-zagak horrela.
  4. Ez begiratu konoei: Zure begirada aurrean egon behar da denbora osoan.
  5. Irakasleari entzun: Berak zuk baino hobeto dakielako zure akatsak.

Hemen Fortnine motorraren munduko youtuberen bideo bat utziko dizuegu aholkuak azaltzen dituena.